- Europa mailan irailaren 16tik 22ra ospatzen ari da Mugikortasun Astea eta Tolosako Udalak, urtero legez, bat egin du egitasmoarekin. Bigarren eskuko bizikleten azoka, bide heziketa saioak eta adinekoek biziketan ibiltzeko ekimena egingo dira, besteak beste.

Atzo Zumardi Handian egindako agerraldian, Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak aipatu zuen Udalak politika berdeen apustu argia egin duela: "Martxan jarri dugu Mugikortasun Plan berria eta garraio publikoa hobetzeko hiribus elektrikoa ezarri dugu".

Mugikortasun Astearen helburua da mugikortasun eredu berriak sustatzea eta herritarrak sentsibiliza-tzea. Hala, aurtengo egitarauaren berrikuntzetako bat da Zumardi Handian ospatuko den bigarren eskuko bizikletan azoka. Zumardia elkartearekin batera antolatuko da hilaren 25ean. 10.00etatik 14.00etara. Egitarau berezia izango da: 10.30ean, mendi bizikleta txangoa eta 12.00etan, mekanika tailerra. Azoka osatzeko, bizikletak bi egunetan jasoko dira: irailaren 21ean Zerkausian (10.00etatik 12.00etara eta 18.00etatik 20.00etara) eta azoka egunean bertan (9.00etatik 10.00etara). Bizikletak, patineteak, skateak, patinak edo gai bereko materiala jasoko da.

Era berean, eta heziketaren garrantziaz jabeturik, mugikortasun arauak landuko dira LHko 6. mailako ikasleekin ikastetxeetan. Helburua da arrisku egoerak saihestea eta bizikidetza sustatzea.

Azkenik, adinekoek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek bizikletan ibiltzeko aukera bermatzeko saio berezia antolatu dute hilaren 29an Mugi ekimenaren baitan. Parte hartzaileek triziklo berezi ba-tzuetan ibilaldiak egiteko aukera emango zaie. 2013 urtean Kopenhagen sortu zen ekimena da eta aurten Tolosara ekarri dute, Real Sociedad Fundazioarekin lankide-tzan.