- Ibarrako merkatarien bonoen kanpaina errepikatuko dute iazkoak izandako arrakastaren ondoren. Bezero bakoitzak bost euroko sei bono edukiko ditu parte hartzen duten dendetan gastatzeko, hau da, 20 euro ordaindu eta 30 gastatzeko aukera ematen du. Salmenta larunbatean egingo dute Euskal Herria 22an (Zugasti), 10.00etarik aurrera. Azaroaren 28a baino lehen kontsumitu beharko dira bonoak.