- Mugi Astigarragak, autobus zerbitzu publiko duinaren aldeko plataformak, Lurraldebuseko BU13 eta BU12 linien maiztasunak handitzeko sinadura bilketa amai-tzear dagoela jakinarazi du.

Uztailaren 22tik, 16 urtetik gorako 1.400 astigartarren sinadurak bildu dituzte Foru Aldundian (zerbitzuaren kudeatzailea) aurkezteko. Plataformaren iritziz, oso kopuru esanguratsua da, baina oraindik sinadura gehiago lortzea espero du kanpainaren azkeneko egunetan.

Horretarako berirro mahaitxo bat jarriko dute, gaur eta irailaren 15ean Joseba Barandiaran plazan eta bihar Erribera aurrean. Ordutegia 18.00etatik 20.00etara izango da. Horrez gain, herriko saltoki eta tabernetan ere sinatu ahal izango da.

Mugi Astigarraga plataformak jakinarazi duenez, "datorren astelehenean, irailaren 13an, aldatuko ditu berriz ere ordutegiak Lurraldebusek. BU13aren maiztasuna zertxobait hobetuko da, baina ez nahikoa. Gainera, kendu egingo dira errefor-tzuko zerbitzuak eta ez dira aintzat hartu plataformaren gainerako eskaerak, besteak beste, BU12ari dagozkionak".