- Berriobeiti, Arrasate, Tafalla eta Antzuola dantzan jarri ondoren, Tolosara iritsiko da bihar Sonakay taldea. Sonakay Denontzat izeneko euskal-flamenko taldearen azken lan berrian hamalau artista handik hartu dute parte eta horren emaitza izan da bihar arratsaldeko 19.00etan Tolosako zezen-plazan aurkeztuko dutena. Sarrerak oraindik ere eskuragarri daude Kultura Plazara jaialdiaren webgunean.