- Amezketako Udalak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren goi maila egiaztatu du maiatzean zehar burututako ebaluazio prozesu baten ondoren. Bikain ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlari-tzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du.

Eusko Jaurlaritzak aitortu egin nahi izan dio Amezketako Udalari maila hori lortzeko egin duen lana, eta udalak euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezan bultzatu nahi du.