- Tolosaldeko Itaiak egitaraua prestatu du hilak 31erako. Ekitaldiak Tolosako Izaskun auzoko Sputnik plazan izango dira, non bertan aniztasunak eta identitate zapalduen inguruko hitzaldia, bazkaria eta Bassagain Soinu Sistemarekin pintxada eta tonbola ere izango dira. Bazkarian izena emateko 657 254 580 telefono zenbakira idatzi behar da eta sarrera zortzi eurokoa izango da.