- Lau tona eta erdi hondakin jaso dituzte maiatzetik uztailera Alegian. Izan ere, ibaiaren eta naturaguneen egoera ekologikoa hobetzeko asmoz, aurten lehen aldiz Udalak hondakin solidoak biltzeko eta kentzeko zerbi-tzua kontratatu zuen. Gauzak honela, maiatzean, Langaurreko atsedenlekutik 106,381 kilo zabor bildu ziren; ekainean, berriz, Txulubitxo errekako inguruko bi hondakin pilaketak ere garbitu zituzten, 3.978,65 kilo zabor bilduz. Uztailean, Oria ibaiaren, Aritzaga errekaren eta Txubiritxo errekaren ubide eta bazterretatik 577,965 kilo hondakin solido bildu zituzten; denera, 4.663 kilo zabor bildu dituzte azken garbiketa lanetan.