- Elosegi Parkeko sarreran segurtasuna indartzeko lanak ari dira egiten. Ostegunean hasi ziren eta astebete inguru beharko dutela esan du Tolosako Udalak. Erdi mailako altuera duen itxitura jarriko dute sarreran; oinarrian hormigoizko geruza luzanga bat izango du, eta gainean, babeserako, egurrezko elementuez osaturiko ilara bat.