Tolosa | Euskararen Aholku Kontseilua sortu du Udalak

Hizkuntza politika partekatua sustatzea eta normalizarioan irmoki lan egiten jarraitzea du helburu

03.07.2021 | 00:46

tolosa – Aholku Kontseilua da, hain zuzen. Hizkuntza politikak elkarlanean eta era koordinatuan garatzea du helburu. Izan ere, euskararen normalizaziorako ezinbestean, erakundeek eta gizarte eragileek indarrak batu behar baitituzte. Modu horretan, kontseiluaren bidez udalaren jarduna eta herri dinamika uztartu egin nahi direla adierazi zuen Xabier Balerdi Euskara saileko zinegotziak.

Hain zuzen, Tolosan duela 25 urte inguru sortu zen Euskara Batzordea. Urteen poderioz eredua egungo beharretara egokitu, eta egun Euskararen Aholku Kontseilua sortu du Udalak.

Hortaz, gaur egun Udaleko euskara zinegotziak eta euskara sailak, udal taldeak eta UEMAk parte har-tzen dute Kontseiluan, baina baita herriko eragileek ere. Horien artean daude Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosaldeko Ataria eta Herrikide, Laskorain, Samaniego, Inmakulada eta Orixe hezkuntza zentroak.

Kontseiluaren zeregin "nabarmenenak" azaldu zituen Aitzol Euskaltegiko zuzendari den Maixabel Zubillagak. Alde batetik, Udalari Euskararen inguruko plan estrategikoak diseinatzen eta gara-tzen laguntzeko tresna izango da, eta Kontseiluak parte hartuko du baita ere onarturiko plan estrategikoa garatzeko urteko kudeaketa planen diseinuan eta jarraipenean. Oro har, Tolosan euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusia duten gaiak aztertuko ditu eta euskararen inguruan sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatuko da, tolosarrek aurkeztutako kexa edo iradokizunak bideratuz.

Bilerak hileko lehen ostiralean egingo dira, eta parte hartzeko euskara@tolosa.eus helbidera ida-tzi beharko da.

noticias de noticiasdegipuzkoa