- Amezketako Udalak Suak Harrotuz kale antzerkia antolatu du ostegunean, eta Sasturain atzeko aparkalekutik hasiko da. Adin guztiei zuzendutako ibilbide antzeztua da, hain zuzen. Hiru gune ezberdinetan gauzatuko da, eta solstizioa, honen inguruko ohiturak, sendabelarren erabilera eta emakumeen lana balorean jartzen dituen ordubete inguruko ekimena izango da, alegia. Lau txanda antolatu dituzte guztira.

Beharrezkoa izango da izena aurretik ematea, eta horretarako, udaletxeko 943 653 189 telefono zenbakira deitu beharko da. Izen-ematea asteazkena arte eman ahalko da.