- Loatzo musika eskolaren Soka taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean Villabonako Onddo plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian izango da. Eneko Iturbe, Maddi Iturbe, June Murua, Jon Garmendia eta June Aranburuk osatzen dute taldea, eta hamar hilabete daramatzate elkarrekin, pop eta folk bertsio akustikoak egiten.