- Amasa-Villabonako Tokiko Gobernu Batzordean aho batez onartu zen Villabonako udalaren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmen honen bidez, Udalak 16.314,39 euro bideratuko dizkio Euskal Fondoari, honek El Salvadorreko Morazaneko Iparraldean kokatzen den Jocoaitique herrian uraren hornidura eta saneamendua hobe-tzeko proiektua finantzatzatu dezan.