zizurkil - Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu uda honetarako, beste zenbait eragilerekin elkarlanean. Hain zuzen, Alurr Ibarrako dantza taldearen Gattiu ikuskizunak zabaldu du egitaraua igande honetan 18.30ean Intxaur pilotalekuan, eta ez du etenik izango uda osoan zehar.

Iaz pandemiaren eraginez bertan behera geratu behar izan zuen, baina aurten Zizurkilgo blues gaua berreskuratzea lortu dute. Aurtengoan, ordea, Joxe Arregi plazan izango da uztailaren 17an. Lehen txanda musika beltzean aritzen den Ipar Irlandako Sinead Savage abeslaria izango da 19.00etan, eta Travelli' Brothers, Leioako seikotearen txanda izango da 20.00etan.

Saseta defentsa sistemaren inguruko auzolandegiak ere martxan izango dira uztailean, eta horri lotuta bi ekitaldi antolatu dira. Lehena uztailak 7an izango da, Memoria historikoa eta gertuko memoria Amasa-Villabonan hitzaldia eskainiko du Leire Padillak 17.00etan, Plazida Otaño liburutegian. Bigarrena berriz, uztailak 10ean Seseta defentsa sistemako lubakietara bisitaldia izango da, 11.15ak aldera abiatuta.

Kultur ekitaldiak izango dira protagonista nagusi, baina kirolak eta jai giroak ere tartea hartuko dute. Hala nola, Lauterdiko Zizurkilgo Herria afizionatu txapela jokatuko da Intxaur Pilotalekuan; eta Gaztezulok antolatuta, hainbat ekintza izango dira LH6 eta DBHko gazteei zuzenduta.

- Herriko bi Jai Ba-tzordeak lanean aritu dira, eta garaiak eskatzen dituen osasun neurriak zainduz aurten herriko jaiak ospatzea erabaki dute. Abuztuaren 13tik 15era eta irailaren 8tik 12ra izango dira, hain zuzen.