- Tolosan aurkeztu berri den Kultura Plazara jaialdian izango da Anne Etchegoyen Emazte diskoa aurkezten. Hain zuzen, bihar eskainiko du kontzertua arratsaldeko 19.00etan Tolosako Zezen Plazan. Emakumeei omenaldi berezia egiten die abeslariak lan berri honetan. Hala, ahots ezti eta garbi batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Unibertso musikal folkloriko honetan bere esentzia erakutsiko du abeslariak: mundura irekita dagoen emakume euskaldun bat, askea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde egiten duena.

Biharko sarrerak salgai daude dagoeneko www.syntorama.com webgunean.