- Zutani elkarteak Antxon Elosegi idazlearen Desgranando una vida liburu berriaren informazio gunea jarriko du larunbatean Tolosako Babel liburudendaren aurrekaldean, 11.00etatik aurrera. Bertan, Antxon Eloseguiren liburua erosteko aukera izango dute herritarrek, eta idazlea bera eta Joxe Mari Iturralde protagonista ere egongo dira bertan, 12.00etatik 13.00etara, liburu guztiak sinatzen.