- 100 urte bete zituen igandean Pedro Lopez tolosarrak. Hain zuzen, 1921eko ekainaren 21ean jaio zen zehazki. Bizitako mendea ospatzeko urteurren berezian Olatz Peon Tolosako alkatearen eta Patxi Amantegi zinegotziaren bisita jaso zuen igande goizean, eta lore sorta oparitzeaz gain, tolosar guztien izenean zoriondu zuten.