- Aurrera doaz apirilean hasi ziren Gernikako Arbola berrurbanizatzeko lanak. Hauen eraginez, gaurtik aurrera anbulatorioa eta Alondegia lotzen dituzten Beotibar eta epaitegiko eraikinen arteko pasabideak itxita egongo dira. Obra amaitu arte egongo dira itxita. Dena den, oinezkoak epaitegi atzetik edo San Frantzisko kaletik igaro ahal izango dira.