- Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak (GIH) landu dituzte Tolosaldeko ikasleek Eskola Agenda 2030 programaren barruan. Hain zuzen, pertsonak, planeta eta oparotasuna babesten laguntzea helburu duen ekintza-plana jarri da martxan aurtengoan. Euskal Herrian beste helburu bat gehiago ere izan du: kultura eta hizkuntza aniztasuna sustatzea.

Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean lelopean, eskualdeko ikastetxeak herria hobetzeko aukerak eta bideak aztertzen eta lantzen aritu dira aurtengoan. Hortaz, izenak dioen bezala, trantsizio-urtea izan da aurtengoa. Hain zuzen, Aduna, Alegia, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeeek hartu dute parte Eskola Agenda 2030 programan, orotara 7.700 ikasle bilduz.

Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek ere euren arteko foroa egin zuten Tolosako Lehiberri Zentroan. Aurten 1.045 ikasle inguruk parte hartu dute Eskola Agenda 2030 proiektuan. Besteak beste, Don Bosco, Fraisoro Eskola, Tolosaldea LHI, Inmakulada Ikastola eta Peñascalen artean. Hauek, ordea, baratza Eskolan proiektua landu dute, eta ikastetxe bakoitzaren ikasketa alorrak kontutan izanik, baratzarekin zerikusia duen arloak jorratu dituzte.

Datorren ikasturtean, 15. Garapen Iraunkorreko Helburua ezagutuko da; Lurreko Ekosistemetako Bizi-tza, hain zuzen. Honen barnean, herri diagnostikoan, basoa izango da EA2030eko gaia.