- Euskal Herria plazako etxebizitzen zozketa datorren asteartean 13.30ean, Leidor aretoan izango da. Zozkatuko diren 19 etxebizitzetarako 107 eskatzaile daude onartuta. Eskatzaile horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio, eta zenbakia ateratzen den hurrenkeran osatuko da zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.