- Fleming Herri Eskolaren sarrera estaltzeko proiektua onartu zuten Hirigintza Batzordean ordezkaritza duten alderdi guztiek. 100 m2 inguruko azalera izango duen estalpea eraikiko du Urbycolan S.L. enpresak, eta guztira, 47.492,16 euroko aurrekontua izango du. Lanak hilabetearen amaieran edo datorren hilabetearen hasieran hasiko dira.