- Jose Mari Anza txirrindulari proba dela eta, San Frantzisko kalea trafikoari itxita egongo da bihar 15.00etatik 20.00etara. Foru Etorbidetik Pedro de Tolosa bidegurutzeraino egongo da itxita zehazki. Eremu horretan ezingo da autorik aparkatu 13.00etatik aurrera, eta autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira. Modu horretan, ibilbide luzeko autobusek Santa Klaran egingo dituzte geldialdiak.