- Izapideak egiteko aukera zabaldu da UDATEko bulego automatizatuan, herritarrei eskaintzen zaien arreta zerbitzua hobetzeko, eta herritarren eta Tolosako Udalaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa bihurzeko helburuarekin. Ordutegi berrian, astelehenetik ostiralera 7.15etik 20.00etara erabili daiteke, eta asteburu eta jaiegunetan ere eskuragarri izango da, 8.00etatik 20.00etara.