- Amasa-Villabonako jai batzordeak ekaina eta uztaileko uda programazioa antolatu du. Hain zuzen, kultura, aisialdia eta kirola izango dira bi hilabete hauetan zehar kale zein plazetako protagonistak; larunbatean hasita, uztailaren 31a arte.

Udako "kalitatezko programazioa" antolatzearen garrantzia adierazi zuen Beatriz Unzue alkateak: "Herritarrak, ahal den neurrian, herrian gera daitezen eta, aldi berean, herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreari laguntzeko".

Kultur ekintzak izango dira nagusi, izan ere, guztira 23 jarduera izango direla jakinarazi zuen Joxean Zubero kultur teknikariak. Hala ere, Kirola eta Gazteria sailak ere programazioarekin bat egin, eta herritarren iritziak kontuan izanik, kirol eta aisialdi ekintzak gehitu direla aipatu zuen Aitziber Murua teknikariak.

Azkenik, herriko balkoi politenari saria ematearen ospakizuna berreskuratuko dela azpimarratu zuen Unzuek, eta urtero bezala, uztailak 31n Remi gogoan ekimena ere izango dela.