Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) deituta, Anna eta Olivia Tenerifeko bi haurren gertaera krudela kondenatu eta gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten atzo, Tolosako plaza zaharrean. Eudelek ez ezik, Tolosako Udalak eta herritarrek ere elkartasuna adierazi zien familiakoei eta hurbilekoei, bai eta indarkeria matxista jasan duten biktima guztiei ere.