- Berrobiko Kulturaldiaren harira, Bidea Ipar liburuaren aurkezpena egingo dute Iker Karrera mendi lasterkari eta liburuko protagonistak eta Unai Ugartemendia idazleak, asteazkenean 19.00etan, Solastokin. Aurretik, Iker. Mendia. Etxea. 35 minutuko dokumentala eskeiniko dute. Sarrera mugatua izango denez, Udalaren webgunean eman beharko da izena.