- Pandemia dela eta ez dela, iazko sari banaketa ekitaldia bertan behera geratu eta aurten ospatu dute Amasako Hika txakolindegiak antolatu duen 111 Akadamia sari banaketa. Hain zuzen, ostegunean banatu zen 2020ko 111 Akademia saria; 202 kideren artean 117k parte hartu dute 2020ko sariduna aukeratzeko, eta hiru bozketa txandaren ostean, akademiakideek Pello Lizarralde idazlearen Argiantza nobela hautatu dute iaz kaleratutako liburuen artean gustukoena.

Eleberria 1982an kokatzen da, zinema aretoen industria gainbehera hasten denean, hain zuzen. Eleberrian bi hari nagusi daudela adierazi zuen Lizarraldek: “Bata, protagonistaren ibilbide existen-tzialista eta, bestea, protagonista eta gainerakoak inguratzen dituen egoera soziala, politikoa eta ekonomikoa”.