- Bihar lehiatuko da Tolosan T3T maratoia eta T2T proba, eta antolakuntzakoek hainbat neurri ari dira gogorarazten. Esaterako, kirolari bakoi-tzak bere dortsala pertsonalki hartu beharko duela, proban atera edo ez, azaldu zuten antola-tzaileek. Horretarako, dortsalak gaur 17.00etatik 20.00etara eta igandean 7.15etik 8.30era jaso ahal izango dira Zerkausian.

Bestalde, lasterkariek eraman beharreko derrigorrezko materiala ere gogorarazi zuten: T3T proba egingo dutenek xira, edalontzia, musukoa, eskumuturrekoa eta dortsala eraman behar dute; T2Tkoek, edalontzia, musukoa, eskumuturrekoa eta dortsala.