- Tolosako Blok Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 13ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanen aukeraketa bat erakutsiko du Topic-en. Erakusketa honek Topic-eko Ambiguko hormak kolorez eta artez beteko ditu, eta aukera ona izango da Tolosaldeko neska-mutilek eta gazteek arlo artistikoan egindako lorpenak ikusteko ere.