- Haurrentzako zinema izango da igande goizetan Villabonako Gurea Zineman 12.00etatik aurrera. Goizeko saio guztiak euskaraz izango dira eta lehen 100 sarrerei 1 euroko deskontua aplikatuko zaie, 1,90 prezioarekin. Gainontzeko sarrerak 2,90 euroko prezioa izango dute. Bihar Paddington 2 proiektatuko da.