- Maiatzaren 28an eta 29an erreka-bazterrak garbituko ditu Ibarrako Udalak, eta horretan laguntzeko boluntarioen bila dabiltza. Lan egiteko bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez. Boluntarioei asegurua egingo zaie eta, horretarako, aurrez eman beharko dituzte izen-abizenak, NA zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia. Izen-ematea udaletxean, kultur etxean edo 943 671 138 telefonora deituz egin daiteke.