- Aste batean guztira 8m3 hondakin bildu zituen Arrantza Federazioak Oria ibaian egindako garbiketan. Hain zuzen, martxoaren amaieran, Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan, Udalak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin eta herriko ikastetxeekin lankide-tzan, Oria ibaiaren lehen garbiketa gauzatu zuen, eta aurreko astean egin zuten bigarrena.

Garbiketa lanak 60 ordu iraun dute eta Naparzubi ondoko presatik Zuloaga auzora bitarteko erreka eremuan egin dira. Batez ere plastikozko botilak eta supermerkatuko karroak aurkitu dituzte. Horregatik, Udalak herritarrei dei egin die ingurumena zain dezaten.