- Alkizako Udala, Natur-tzaindia Elkartearekin elkarlanean, larreak berreskuratzen ari dira eta, besteak beste, orain arte egindako esku-hartzeen berri emango dute Naturtzaindiako kideak diren Iñaki Aizpuruk eta Jon Zulaikak. Heskaiak zer diren eta larreak zein animalientzako babeslekuak diren ezagutzera emango dute maiatzaren 15ean, goizeko 10.00etan: Alkizako plazatik abiatuta bi ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute.

Aurrez eman behar da izena kultura@alkiza.eus helbidera idatziz edo 688 604 466 telefono zenbakira idatziz. Alkizarrentzat eta 12 urtez azpikoentzat doan izango da eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.