Denetarik eta denentzako, heldu zein haurrentzako, izango da maiatza eta ekaineko kultur egitaraua Urnietan datozen bi hilabeteetan: kontzertuak, bertso saioak, familia ikuskizunak eta antzerki eta kale antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste.

Hilabete honetan, 23an San Joan plazan 19.00etan Por hacer un favor kale antzerkia gazteleraz ikusteko aukera egongo da. Sarrera doan da, baina jende pilaketak saihesteko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea.

Maiatzean, Gipuzkoako XLI Eskolarteko Bertso Txapelketa burutuko da Saroben 19.00etan. Guztira 20 bertsolari gaztek hartuko dute parte egingo diren lau kanporaketetan. Sarrera doan da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena lortzea.

Hilabetearekin amaitzeko, hilaren 30ean, familia ikuskizuna izango da Tomaxen abenturaren Adi, graba-tzen, ekin! lan berriarekin. Emanaldia 18.00etan hasiko da Saroben eta sarrerak hiru euro balio du.

Ekaina helduentzako antzerkiarekin hasiko da, La Mudanza an-tzezlana ikusteko aukera egongo baita gaztelaniaz hilaren 6an. Ikuskizuna 19.00etan hasiko da Saroben eta sarrerak zortzi euro balio du.

Ekainaren 12an musikaren txanda izango da Amak taldearen trikitixa eta pandero hotsekin. Saioa 19.00etan hasiko da Saroben. Sarrerak bost euro balio du.

Hilaren 19an UBU las sonrisas son risas? antzerki tailerra burutuko da 19.00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena behar da.

Halaber, programa honetaz haratago, Lourdes Iriondo musika eskolako ikasturte amaierako hainbat erakustaldiez gozatzeko aukera izango da.

Bestalde, programaturiko ekintza guztien sarrerak salgai daude dagoeneko eta bi bide daude eskuratu ahal izateko: alde batetik, aurrez aurre Sarobeko bulegoan (astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara) eta bestetik, online bibe.me webgunean.

Sarrerak online erosi nahi dituzten pertsonei begira, orrialde horretarako lotura zuzenak ipintzen ditu Udalak bere webgunean eta APPan ekintza bakoitza iragartzen duen aldiro, herritarrei ahalik eta erraztasun gehien ematen saiatzeko.

Gainera, sarrerak zozketa bidez eskuratzeko aukera ere eskaintzen jarraituko du Udalak, horretarako epea emanaldi bakoitza baino hamabost egun lehenago irekiko delarik.

Kultur ekintza horietan guztietan indarrean dagoen protokoloa zorrotz jarraituko da ikusleen osasuna lehenetsiz; izan ere, covid-19-aren ondorioz bizi dugun egoera epidemiologikoa kezkagarria da une honetan. Beraz, “ezinbestekoa da erantzukizunez eta arduraz joka-tzea, eta neurri guztiak betetzea ekintzak normaltasunez eta segurtasunez garatzeko” esan zuen agendaren aurkezpenean David Roscok, Sustapen zinegotziak.