- Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek argazki lehiaketa abiatu du. Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera. Sarreran identifikatu egin beharko dira eta egiten dituzten irudien aukeraketa bat bidali beharko dute maiatzaren 14a baino lehen. Bi sari zozkatuko dira eta argazkiak webgunean elkarbanatzeaz gain, opic zentroan publikoari irekitako argazki erakusketa bat antolatuko da.