- Turismoaren sektoreko profesionalak bilduko dira maiatzaren 4 eta 5ean Tolosako Topic zentroan, Aktibatu IX. edizioa ospatzeko. Bizibizikik Aktibatu jardunaldiak antolatu ditu berriz ere, entitate publiko ezberdinen eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Hiru egunean zehar egingo dituzte; maiatzaren 4 eta 5ean Tolosako Topic-en eta maiatzaren 6an Hernaniko Chillida Leku museoan. Tolosako saioak modu presentzialean nahiz online izango dira, eta Chillida Lekun egingo dena, aldiz, modu presentzialean bakarrik. Jardunaldietan parte hartzeko aktibatu.eus webgunean eman behar da izena.