- Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea eten egingo dute bihar. Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen arituko da, eta lan horiek direla medio, zebra-bidea moztuta egongo da hainbat egunez. Lanek iraun bitartean, ordezko bidea prestatuko da Euskal Herria kalera joateko: irteera hori erabili beharrean, ibilgailuek Laboral Kutxa pareko bidegurutzetik egin beharko dituzte Euskal Herrira kaleko sartu-irtenak.?