Larunbatean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tolosako Leidor Aretoan eskainitako Amaren intxaurrak ikuskizunean, pailazoek Tolosako udalerriari oparitutako intxaurrondoa jaso zuten Izarne Iglesias eta Patxi Amantegui udal ordezkariek. Hain zuzen, datozen egunetan intxaurrondoa Elosegi parkean landatzeko asmoa duela jakinarazi zuen Tolosako Udalak.