- Aurten ere ez da ohiko festarik izango Anoetan. Helburua kultur-agenda oparoa osatzea dela aipatu zuen Pello Estanga alkateak. Horregatik, egitarau berezia prestatuko dute maiatzean eta ekainean. Hori dela eta, bi txanda izango dituen bilera irekia egingo dute gaur udaletxean: bata 18.00etan hasiko da, eta haurrentzako ekin-tzen inguruan hitz egingo dute; bestea, berriz, 19.00etan hasiko da, eta jarduera orokorrak izango dituzte hizpide