- Aurten ere hizkuntzen erabilera neurtuko da UEMAko kide diren udalerrietan. Aurten, covid-19a dela eta, moldaketa batzuk egin dira planteamenduan eta boluntario bidez egingo dira neurketak.

Hala, neurtzaile izan nahi duten alegiarrek apirilaren 15erako eman beharko dute izena UEMArekin harremanetan jarrita. Komenigarria da 3-4 taldeko pertsonak osa-tzea neurketa egunak euren artean banatzeko. Apirilaren 19an, 18.00etan, izango da neurtzaileentzat formazioa online bidezko saio batekin. Norbaitek ezingo balu ordu horretan saiora joan, aurkezpenaren grabazioa bidaliko zaio.

Gainera, unibertsitateko ikasleen kasuan, EHUrekin hitzarmen bat sinatuko da, eta ikasleek aukera askeko kreditu bat lortuko dute neurketa honetan 25 orduko jarduna egiteagatik.