TOLOSA - %13 langabetu gehiagorekin bukatu zuen 2020a Tolosak urte hasierako datuekin alderatuta. Urtarrilean 1.935 ziren langabetuak eta urte amaieran, aldiz, 2.196. Eskualdeko batez besteko langabezia tasa urte hasieran %8,2koa zen eta abenduan, %9,3koa. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Gipuzkoan %9,8an dagoela tasa eta EAEn, %12,1ean. Datuen bilakaeraren eta egoeraren berri eman dio NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariari Iker Urruzola Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziako lehendakariak.Datuei erreparatuz, zeintzuk dira gizatalde zaurgarrienak?

Hainbat datu hartu behar dira kontuan. Tolosaldeko langabetuen erretratoa honakoa da: emakumea, 45 urtetik gorakoa, kualifikazio apaleko lanpostu bila dabilena, Estatuan jaioa, iraupen luzeko langabetua eta derrigorrezko ikasketak bakarrik dituena. Aipatu behar da 2020ko azken hilabetean 846 lan-kontratu erregistratu zirela -2019ko epealdi berean, 1.116- eta esanguratsua da autonomoen bilakaera larria. Azkenik, datuen arabera, azaroaren amaieran Tolosaldean 673 pertsona zeuden ERTE egoeran.

2021ean errekuperaziorako norabidea hartu al dute empresek?

Industrian, orokorrean, 2021a errekuperazio urtea izaten ari da. Honek ez du esan nahi enpresa guztiak prozesu honetan erritmo berdinean doazenik, baina joera nagusia positiboa da. Enpresek neurriak hartu dituzte hau horrela izan dadin. Likidezia eza konpontzeko finantzazio neurriak, egoera berri honetara moldatzeko tresna edo irtenbide teknologikoen txertaketa edo ezagutza handitzeko formazioa izan dira neurri horietako batzuk. Azken finean, enpresek lehiakorrago izateko apustua egin dute eta hori da errekuperaziorako berme fidagarriena. Zenbakiak gero eta hobeak dira eta joera honi eustea da orain erronka. Horrela bada, hurrengo hilabeteetan errekuperazioa nabaria izango da.

Zein programa berezi jarri du martxan Tolosaldea Garatzenek pandemiaren ondorioak arintzeko?

Berrekin Tolosaldea programaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako departamentuarekin batera autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egitasmoa martxan jarri da. Eskualdeko enpresa sarearen diagonosia egiten ari da Tolosaldea Garatzen, pandemiaren ondorioei aurre egiteko, garatu beharreko helburuak identifika-tzen laguntzeko eta diru-laguntzei buruzko orientazioa emateko. Bestalde, Tekonologia Bultzatuz diru-laguntza deialdia argitaratu da; Lehiberri Eskola formakuntza eskola egin da; 20 eta 44 urte arteko gazte kualifikatuen lan aukerak sustatzeko Hazilan programa martxan jarri da; eta 45 urtetik gorako langabetuentzat

enpleguaren aktibazioa sustatzeko Lortzen programa abiatu da.

Azken urtean jende gehiago gerturatu al da agentziara laguntza eske? zein lagun-tza mota?

Egoerak hala behartuta, presentzialki artatzeko aukerarik izan ez den hilabeteetan, online eta telefono bidezko kontsulta asko jaso genituen, eta baita ondorengo hilabeteetan ere. Krisia eta itxialdiaren lehen egunetan, enpresen aldetik konsultarik ohikoenak diru-laguntzen ingurukoak izan ziren, likidezia lortzeko baliabideen ingurukoak, ERTE-en kudeaketaren ingurukoak, telelanera egokitzeko aukerenak eta baita ere hartu beharreko babes neurriei buruzko kontsultak ere. Herritarrei dagokienean, lana galdu zuten herritarren kezkak izan dira nagusienak, berriz ere lana berreskura-tzeko beharrezko izapideak egiteko, lan merkatuan txertatzeko aukera desberdinen lanketa egiteko, prestakuntza eskaintzak aztertzeko, eta abar.

Herritarrengana gerturatzeko asmoarekin, agentziaren irudia berritzeko apustua egin duzue, zergatik?

25 urteren ondoren, garapen agentziak berrikuntza beharra ikusi zuen eta azken urte eta erdian, Chroma-ren laguntzarekin, irudi berria egiteaz aparte, garapen agentziako sail guztien elkarlana eta lotura irudikatu eta bultzatuko duen lanketa egin da. Ohiko presentziaz haratago, sare sozialetan aktibo izan eta webgunea ere gaurkotuz, herritarrengana gehiago gerturatuko garela iruditzen zaigu. Erreferentzialtasuna lortu nahi dugu eskualde osoan eta eskaintzen diren zerbitzu guztien berri izan dezaten herritarrak.

Sektorez sektore nolakoa izaten ari da errekuperazioa?

Errekuperazioa nahi bezain azkarra izaten ari ez bada ere, krisialdiaren aurretik izandako zenbakitara iristeko bidean da industria. Berrikun-tzaren eta digitalizazioaren aldeko apustu indartsu eta bertako industria sarearen pisu handiak faktore erabakigarri izaten ari dira errekuperazio honetan. Beraz, 2021ean errekuperazio zantzu argiak ikusten ari gara eta hurrengo hilabeteetan egoerak hobera egiten jarraituko duela espero da. Turismoan oraindik ziurgabetasuna handia da eta ezin da errekuperazioaz hitz egin eta ostalaritzan, berriz, egoera oso bestelakoa da terraza dutenen eta ez dutenen artean.

Larria al da enpresa txiki eta autonomoen egoera?

Krisiaren eragina nabarmena izan da sektore ekonomiko guztietan eta orokorrean une zailak igarotzen ari dira ETE eta autonomoak. Hala ere, sektore guztiak ez dira neurri berdinean pairatzen ari krisiaren eragina. Industria sektoreak, sufritu duen arren eta egoera larriak igaro dituzten arren, ostalaritza, merkataritza, turismoa, kultur arloa eta hauei lotutako hainbat jarduera ekonomiko izan dira kaltetuenak.

Aukera berriak sortu al ditu krisiak?

Merkatuan behar berezi batzuk sortu dira eta enpresa batzuk honi erantzuna ematen jakin dute. Enpresa barnean ere berrikuntzak egon dira. Enpresa kultura aldatu da eta horrek lan egiteko beste modu bat erakarri du. Aldaketa hau onura bilakatzea izan da erronka.

Etorkizun hurbila nola ikusten duzue?

Etorkizuna egunerokotasunak bideratuko du eta gaur ez baditugu erabaki zuzenak hartzen, gerora ongi damutuko gara. Hau da, covid-19ak eragin duen ziurgabetasun honetan, pertsonen ongizatea jarri behar dugu epizentro bezala.

Mujer y con estudios básicos

a radiografía del desempleo en Tolosaldea responde al perfil de mujer (57%), mayor de 45 años (47%), en busca de empleo de baja cualificación (63%), nacida en el Estado (78%), desempleada de larga duración (49%) y únicamente con estudios básicos (63%). El 16% de los parados proviene del sector industrial, el 5% de la construcción, el 4% del sector primario, y el 63% del sector servicios. El resto, es decir, el 12%, no tenía trabajo previo. En cuanto a números totales, cabe destacar que, a fecha de 31 de diciembre de 2020, en Tolosaldea estaban registradas como desempleadas 2.196 personas, cuando a principios de año eran 1.935 (13% más). La tasa de desempleo comarcal a finales de año era de 9,3% (en Gipuzkoa la cifra era del 9,2% y en la CAV del 12,1%). Respecto a los afiliados en la Seguridad Social, a finales de año había 17.023 personas registradas en el régimen general y 4.157 personas en el resto de regímenes (3.648 en el RETA, 461 como empleadas de domicilio y 48 en el primer sector). Del total de afiliados, el 24% son trabajadores por cuenta propia o autónomos.