- Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere, ekainaren 21etik uztailaren 16ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik dago apirilaren 16ra bitarte. Bete beharreko baldintzei buruzko xehetasun gehiago kontsultatu daitezke Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletako web orrialdeetan.