- Urteko lehen hiruhilekoa amaitzeko, poesia landuko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Martxoaren 25ean izango da hitzordua, 19.00etan, Tolosako kultur etxean eta Saforen poesia biltzen duen Safo: poesia guztia olerki bilduma izango da jorratuko den irakurgaia. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa eta hitzordua guztiz irekia bada ere, parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea (www.galtzaundi.eus).