- Maixabel filmaren grabaketa lanak egiteko hainbat espazio erabiliko dira gaur Tolosan. Oraingoz grabaketa lanak barruan egingo dira, ez kalean, eta hil amaieran eszena gehiago grabatuko dira.

Filmak kontatuko du ETAk Tolosan eraildako Juan Mari Jauregi eta bere alargunaren, Maixabel Lasaren, istorioa. Azken hau bere senarra hil zuten hiltzaileetako batekin Okako espetxean elkartu zen. Icíar Bollaínek zuzentzen du eta, besteak beste, Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreek parte hartuko dute. Dagoeneko hasi dira filma grabatzen Gipuzkoa eta Arabako hainbat tokitan. Duela aste batzuk ere izan ziren Tolosan hainbat eszena grabatzen.