- Berdintasun Kontseiluan urteak daramatzate oroimen historikoaren berreskurapen lanetan, zehazki Hernaniko emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jartzeko asmotan. Helburu hori betetzeko hainbat ikerketa beka landu dira azken urteetan.

Oroimen historikoaren lan ildo horri jarraiki, kale izendegiaren lanketarekin ere hasi ziren orain urte batzuk, Andre kalea berreskuratuz. Hori baina hasiera bat besterik ez zen izan, eta oraingoan hainbat emakume proposatu nahi ditugu kale izendegirako, izen kolektibo eta indibidualak.

Hauek Udalari eta herritarrei aurkeztuko dizkiete.