- Tolosaldea Sahararekin elkarteak Elkartasun bilketa egiteko deia egin du. Urtero biltzen duten material guztia Argelian bertan erosiko dute aurten eta horretako egingo dute diru bilketa.

“Gure urteroko helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da. Tolosaldeko biztanle bakoitzak kilo bat ematen badu aukera ikaragarria da. Horretarako ikastetxeen, kultur-etxeetan, udaletxeetan.... bilketa txokoak jartzeko laguntza behar izaten dugu”, azaldu dute elkarteko kideek.

Aurten, ordea, covid-19a dela eta Espainia eta Argelia arteko mugak itxita daude eta oinarrizkoak diren elikagaiak eta materiala fisikoki bertara eramatea oso zaila da. “Krisia eta beharra handia da eta hori dela eta kanpaina berezi bat jarri nahi izan dugu martxan”, esan dute.

Gogoratu dute zein prezio duten Argelian erosi ohi dituzten materialek: arroza (0,84 euro), azukrea (0,75), pasta (0,88), atuna eta sardinak oliotan (3 lata, 3,63), lentejak (1,36), garbantzuak (1,89), babarrunak (1,69), olioa (1,08), konpresak (0,70), eta eskolako materiala, hala nola, arkatza, goma, zorroztekoa, boligrafoa eta koadernoa (0,93). Jasotzen den diruaren %100 produktuak erosteko erabiliko da.

Dirua bi eratara jasoko dute: kontu korronte bidez transferen-tzia eginez (Kutxabank 2095 5081 93 1062503346) edo Bizum bidez (“Eman” sakatu eta bilatu Tolosaldea Sahararekin).