- Alegiako irakurle taldeak 2021eko lehen saioa egingo du datorren astean, martxoaren 11n. Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da liburua izango dute aztergai 18.00etan kultur etxean hasiko den saioan.

Idazle lapurtar gazte honen lanak Elkar argitaletxeak eta izen bereko fundazioak banatzen duten Gazteluma saria irabazi du 2020an.

Aurreko saioetan bezala, Amaia Goikoetxeak egingo ditu dinamizatzaile lanak eta saioan parte hartu nahi dutenek, liburua irakurrita joan beharko dute, hori izango da bete beharreko baldintza bakarra.