- Herriko ostalariak zabor eta terraza tasak ordain-tzetik salbuetsi ditu Udalak. Anoetako Udalak eta ostalariek otsaila hasieran egin zuten bilera eta bertan iritsi ziren tasen murrizketaren akordiora.

Covid-19agatik sortutako egoerak zuzenean eragin die tabernariei ere. Anoetako Udalak ez du eskumenik hainbat alorretan, baina berak kudeatzen dituen zergei dagokienez, hainbat neurri hartu ditu ostalariek jasan duten kaltea ahalik eta gehien arintzea helburu, tartean, zenbait tasa ordaintzeaz salbuestea.

Udalak eta ostalariek hil hasieran egin zuten bilera eta bertan iritsi ziren tasen murrizketaren akordiora. Pello Estanga alkatearen iritziz, egoera hau gaindituko badugu, beharrezkoa da gertuko komunitatea indartzea: "Ostalaritza osasuntsu batek herria bizirik mantentzea dakar. Covid-19a mehatxu bat da guztion osasunarentzat, baina garrantzitsua da herri-bizitza zaintzea ere".