- Pandemiaren datuak oso txarrak direnez eta Hernani eremu gorrian dagoenez, otsaila hasieran antolatzen ohi den Zuhaitz Eguna bertan behera uztea erabaki du Hernaniko Udalak. Udaberrian aztertuko dute ekitaldi hau aurrera eramateko egoerak hoberantz egin badu eta segurtasun eta osasun berme guztiekin egin ahal den. Zuhaitz Egunak usadio handiko jaia da eta ia 50 urte bete ditu.