- Amarotzeko auzotarrak hilabeteak zeramatzaten botikina ezarteko erreklamatzen eta Tolosako Udalak ezarritako errekurtsoaren ostean, Eusko Jaurlaritzak onartu egin du eskaria.

Amarotzen kokatuta zegoen botikina Larramendi auzora lekualdatu ostean, Amarozko Auzo Elkarteak eskatuta, Tolosako Udalak auzoan botikina jartzeko egokitasuna baloratzeko eskaera egin zion Osasun Sailari 2020ko urtarrilaren 29an. Farmazia Zuzendaritzak, uztailaren 27an aiapaturiko ezarpena ez zela bidezkoa ebatzi ondoren, Tolosako Udalak ebazpen honen aurkako errekurtsoa jarri zuen.

Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, Tolosa farmazia bulegoz hornituta egonda ere, “urruntasunagatik eta gertueneko establezimenduarekin harremanetan jartzeko zailtasunagatik”, ontzat eman zen botikina ezartzeko eskaria eta urtarrilaren 5ean onartu zen Udalak ezarritako errekurtsoa.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlar-itzak baimena eman eta prozedura hasi du. Udalerriko farmazia-bulegoetako titularrei informazioa helarazi zaie baimena eskatu eta beren proposamenak aurkeztu ditzaten bi hilabeteko epean.

Botikina sortzeko interesa duten farmazialariek alokatuko duten lokalari buruzko informazioa erantsi beharko dute beren proposamenean. Hiru aukera posible daude: Amarotz 9, Amarotz 24-A eta Amarotz, 31.