- Neguko asteetan eskola oporrak dituzten umeek eta nerabeek agenda berezia bete ekintza eta proposamen dute Hernanin. Honela, abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra bitarte, zinema, ludoteka eta jolasak, antzerkia eta altxorraren bila saioak antolatu dira. Gainera, abenduaren 28, 29 eta 30ean zero eta hamalau urte bitartekoek jolasak izango dituzte kiroldegian. Bestalde, komiki tailerra ere egongo da hamabi eta hamalau urte bitartekoen-tzat doan. Izen-ematea liburutegian burutu behar da.